Hiru kanporaketa eta finala 2024-03-04

Larunbatean hasiko da Osinalde, Zaldibian

Larunbatean hasiko da Osinalde, Zaldibian

Larunbatean hasiko dira Osinalde Sariko kanporaketak, Zaldibian, Aztirian eta Ordizian. Kanporaketa bakoitzak ere sariketa izena du eta lehen biak Gabiriko finalera pasatzen dira.

Larunbat honetan, Osinberde Saria jokatuko da Zaldibian, Osinberde elkartean, 20:30etan. Bertsolariak: Maddi Aiestaran Iparragirre, Ekain Alegre, Aner Peritz Euzkitze, Janire Arrizabalaga, Josu Ibarguren eta Maite Sarasola. Gai-jartzen, Joxi Irastorza.


Martxoaren 16an, Aztiri Saria jokatuko da Gabiriako Aztiri auzoan. Bertsolariak: Iruri Altzerreka, Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Eki Mateorena, Aitor Tatiegi eta Ekhiñe Zapiain Arlegi. Gai-jartzaile, Eresti Oiarbide.


Azken kanporaketa, Argi Berri Saria Ordizian, martxoaren 23an. Bertsolariak: Bittor Altube, Haizea Arana, Aroa Arrizubieta, Maide Garmendia, Irantzu Idoate Funosas eta Aitor Ugarte. Gai-jartzailea, Igor Eguren.

 
Osinalde Sariko finala apirilaren 6an jokatuko da Gabiriako Osinalde Elkartean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza