Zuzenean ikusi ahal izango da internetez 2024-03-08

Bertso jaialdia EEBBtan larunbatean, San Frantziskon

Bertso jaialdia EEBBtan larunbatean, San Frantziskon

Estatu Batuetan bertso jaialdia egingo da larunbatean, San Frantziskon, Euskal Etxeen Elkartearen eskutik (The North American Basque Organizations). Euskal Herritik Nerea Ibarzabal eta Maddalen Arzallus izango dira bertsotan, eta eurekin batera Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goikoetxea (Wyoming), Todor Azurtza (Boise) eta Oier Pastor (San Frantzisko). Saioa zuzenean eskainiko da online, bertako 16:00etan hasita. (Euskal Herriko igande goizaldeko 01:00etan).



Mikaela Goikoetxea ariko da gai-jartzaile eta Xabi Paya itzulpen lanetan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza