Euskararen Etxean, 17:30etan. 2024-03-11

Libreko bertsogintzaz eta bertsolaritzan botere harremanen inguruan ostegunean Bilbon

Libreko bertsogintzaz eta bertsolaritzan botere harremanen inguruan ostegunean Bilbon
Jexux Mari Irazu libreko bertsogintzaz ariko da. Onintza Enbeita botere harremanen gaia landuko du.

Ostegunean Bilbon egingo da Bertsolamintza gogoetaldiko bigarren hitzaldi saioa, Euskararen Etxean, 17:30etan, Zihara Enbeitak gidatuta. Bi hitzaldi izango dira.

Lehenik Jexux Mari Irazu Libreko bertsogintzaren kokapena, aukerak eta mugak aletuko ditu: «Txapelketak eta jaialdiek ardaztutako bertsolaritza aldi luze honetan, behar bada, plazan bertso gehienak librean kantatzen dira oraindik ere. Libreko formatuaz baino libreko jardunaz ari naiz. Erabat librekoa edo hortik gertukoa. Saioen hirutik bat librekoak dira eta ia hirutik bi lagunartekoak batuta, non libreko jardunak presentzia handia duen. Lanketa honetan bertsogintza modu honen kokapena, presentzia, aukerak eta mugak aletuko ditut».

Ondoren Onintza Enbeitak Boteren harremanen inguruan gogoetatuko du: Botere harremanak: Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean

«Bertsolariak plazaz plaza egiten duen bidean hiru osagaik elkar eragiten dute etengabe: bertsolariak, bertsokideek eta publikoak. Hiruren artean botere-harremanak sortzen dira; bertsolaritza ez dago horretatik salbu. Jakina, bertsolariaren itzalak eta generoak eragina dute harreman horien sorkuntzan, baita ere bertsolariaren sorkuntzari ematen zaion garrantzian.
Generoaren eraikuntzaz eta eraginaz asko hitz egiten dugun arren, bertsolariaren itzalaren eraikuntza ere ez da ausazkoa. Zerk autorizatzen eta desautorizatzen du bertsolaria? Harremanak modu horizontalagoan eraiki nahi baditugu, deseraiki egin beharko dugu itzala orain arte ulertu dugun moduan».

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»