120 parte hartzaile eta 16 talde 2024-03-12

Bizkaiko Taldekakoa hastera, oinarria eta eskualdeak indartzeko helburuz

Bizkaiko Taldekakoa hastera, oinarria eta eskualdeak indartzeko helburuz
Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean Arrigorriagan.

Bizkaiko Taldekako Txapelketaren 4. edizioa barikuan hasiko da Gernika-Lumon, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak indartzea du helburu. 120 parte hartzaile ditu aurtengo edizioak 16 taldetan banatuta. Maiatzaren 25ean jokatuko dira finalaurrekoak eta finala Arrigorriagan, Eskolarteko txapelketaren finalarekin batera.

Oinarriaren barruan, bereriziki honako talde hauek indartu nahi lituzke Bizkaiko Bertsozale Elkarteak: bertso eskolak; talde teknikoak (gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak...); bertsolariak, bereziki euren burua Bizkaiko Bertsolari Txapelketatik kanpo ikusten dutenak (hasi berriak, plazak utzita dituztenak…); eta zaleak.

Taldeak, datak eta parte hartzaileak

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza