Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-03-14

Bertsolariak Arabako final eder baten gogoz eta arduraz

Sei finalistek finalerako beren asmoen berri eman zuten atzoko aurkezpenean.

Larunbatean jokatuko da 16. Arabako Bertsolari Txapelketako finala eta sei bertsolariak final eder baterako grinez eta gogoz mintzatu dira. Asier Otamendi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre eta Peru Abarrategi ideia horri helduta aritu ziren atzoko aurkezpenean. Azpimarratu dute txapelketa honetan izandako jendetzak merezi duela hori eta nola ez Printzipal Antzokia betetzetik gertu jarriko duen entzulegoari ere. Patxi Garaialde Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkariak nabarmendu du Arabako bertsolaritzan finalak jokatzen duen papera.

Bertsoa.eus-ek protagonisten hitzak jaso ditu.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza