Gasteizen jokatu da finala Printzipal Antzokian 2024-03-17

Aroa Arrizubieta Arabako Txapeldun

Aroa Arrizubieta Arabako Txapeldun
Manex Agirrerekin jokatu zuen buruz burukoa. 700 lagun bildu ziren Printzipal Antzokian.

Aroa Arrizubieta Barredok irabazi du 16. Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko finalean gailenduta. Manex Agirrerekin jokatu du buruz burukoa. 700 lagun bildu dira Printzipal Antzokian. Puntuazioan gauza estu izan dira bai txapelerako eta baita ondoren ere.  Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu da sailkapena:

Aroa Arrizubieta: 614,5 puntu
Manex Agirre: 613,5 puntu
Paula Amilburu: 415 puntu
Peru Abarrategi: 412,5 puntu
Asier Otamendi: 410,5 puntu
Iñaki Viñaspre: 381,5 puntu

Arrizubietari Xabier Ricok jantzi dio txapela.

Oier Suarez aritu da gai-jartzaile lanetan eta Nieves del Alamo protokolo lanetan. Epailetzan:  Fernando Sopelana, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Patxi Aizpurua. Idazkari lanetan Endika Jimenez.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu