Apirilaren 6an jokatuko da finala Gabirian 2024-03-25

Osinaldeko finalistak erabakita

Osinaldeko finalistak erabakita
Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan, apirilaren 6an Gabirian. Larunbatean jokatu zen azken kanporaketa Ordizian eta Bittor Altubek irabazi zuen.

Osinalde Sariketako finalistak erabakita gelditu dira larunbat honetan Argi Berri Saria jokatuta. Ordizian, Bittor Altube, Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Maide Garmendia, Irantzu Idoate eta Haizea Arana aritu ziren kantuan. Bittor Altubek irabazi zuen kanporaketa eta Aitor Ugarte lortu zuen bigarren postua.

Osinalde Sariketan hiru kanporaketa jokatzen dira eta bakoitzeko aurren-bigarrena sartzen dira finalera. Lehen kanporaketatik, Osin Berde Saritik, Aner Euzkitze eta Maddi Aiestaran sailkatu ziren; bigarren kanporaketatik, Aztiria Bat Saritik, Aitor Tatiegi eta Eki Meteorena; azken kanporaketatik, Argiberri Saritik, Bittor Altube eta Aitor Ugarte.

Finala apirilaren 6an izango da Gabiriako Osinalde Elkartean, afalondoan.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza