Azpeitian jokatu zen finala ostiralean 2024-03-25

Andoni Rekondok irabazi du Erniarraitz Sariketa

Andoni Rekondok irabazi du Erniarraitz Sariketa

Andoni Rekondo bertsolari hernaniarrak irabazi zuen ostiralean Ernaiarraitz Sariketa Azpeitian. Lehenengoz San Agustin Aretoan jokatu zen finala eta publiko aldetik erantzun beroa jaso zuen. Hona hemen sailkapena:

    Andoni Rekondo          (287 puntu)
    Aitor Tatiegi                (255,5 puntu)
    Irantzu Idoate            (251,5 puntu)
    Gorka Pagonabarraga (249 puntu)
    Eki Mateorena            (245,5 puntu)
    Maite Sarasola           (234 puntu)


Aurten, Itzeder Arrizabalaga trikitilariak jantzi zion irabazleari txapela. Erniarraitzek azaldu duenez, urte luzez, Erniarraitz bertso eskolaren bidelagun izan den trikitilaria da Arrizabalaga, eta bertsoari oso lotuta egon da beti. Gainera, trikiti doinuen bidez Urola Erdiko bertsolaritzak etenik izan ez dezan lagundu duela nabarmendu du bertsozale elkarteak.

Haritz Alberdi aritu zen aurkezle lanetan. Epaile: Oihana Aranguren, Bakarne Urreaga eta Zigor Leunda.


(Argazkiak: Maialen Etxaniz - Uztarria)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu