Korrika 2024 2024-03-25

Muga gabe airez aire badoa euskara

Muga gabe airez aire badoa euskara
Bertsozale Elkarteak Mugerren eraman zuen atzo lekukoa eta herrialdeetako Elkarteek ere gauza bera egin dute beste hainbat puntutan.

Korrika eta bertsoa elkarrekin egin dute aurten ere ia 3.000 kilometroko bidea. Batetik, hainbat bertso ekitaldi izan dira Korrika Kulturaren baitan; lekukoa eskua bertsotan ere aritu da zenbait. Bertsozale Elkarteak Mugerren eraman zuen atzo lekukoa eta herrialdeetako Elkarteek ere gauza bera egin dute beste hainbat puntutan. Korrikaren furgonetatik bertatik kantatu zuen Ametsek goizaldera bertso hau:

Gauaren bihotzean
lekuko bat bada
urratsez urrats eta
taupadez taupada
garamatza mundura
ta geure baitara
Irundik Baionara
Beratik Sarara
muga gabe airez aire
badoa Euskara

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza