Osinalde Elkartean afalondoan 2024-04-03

Osinaldeko finala larunbatean Gabirian

Osinaldeko finala larunbatean Gabirian
Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan, apirilaren 6an Gabirian. Larunbatean jokatu zen azken kanporaketa Ordizian eta Bittor Altubek irabazi zuen.

Osinalde Sariketako finala jokatuko da larunbat honetan Gabirian. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan. Aurrez hiru kanporaketa jokatu dira eta bakoitzeko aurren-bigarrenek osatuko dute finaleko seikotea. Lehen kanporaketatik, Osin Berde Saritik, Aner Euzkitze eta Maddi Aiestaran sailkatu ziren; bigarren kanporaketatik, Aztiria Bat Saritik, Aitor Tatiegi eta Eki Meteorena; azken kanporaketatik, Argiberri Saritik, Bittor Altube eta Aitor Ugarte.

Iazko edizioan Irati Alcantarillak irabazi zuen Osinalde.

Bertsoa.eus Osinalden izango da eta datorren astean bertsoaldi onenak sarean izango dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza