Apirilaren 26an jokatuko da 2024-03-27

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea ireki da

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea ireki da

Apirilaren 26an jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 38.edizioa, Iruñeko Laban eta izena emateko epea zabalik da, martxoaren 31 bitartean.

Txapelketak bi fase izanen ditu:

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:

    Lau oinak emanda bertso bana osatu
    Bukaera emanda bertso bana osatu.
    Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
    Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.

Ondoren, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:

    Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
    Ganbarako lana:
        Puntu bati erantzunez bertso bat.
        Gaia emanda bertso bat.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza