Sariketak 2026-11-04

Gazte asanbladako kideek Bertsoari azaldu diotenez, “sariketak helburu bikoitza du. Batetik, Euskal Herriko bertsolari gazteei plaza bat eskaini eta sariketa musikatu batean kantatzeko aukera eskaintzea. Eta bestetik, bertsoa Lezora ekartzea eta bertsozalea ez den entzulea, bereziki gaztea, bertsotara gerturatzea. Esango nuke azken hau dela benetako helburua”.
Sariketa jolastia
Txapelketaren garaiarekin bat egin du Muxikatuak, baina Lezokoa festa kutsuko sariketa d.a “Saioak eremu informaletan egiten dugu horregatik, tabernetan esaterako. Oso harrera ona izan du lehen urtetik. Gazte ugari hurbiltzen da eta hori garaipen handia da guretzat”.
Bi kanporaketak eta finalak osatzen dute Muxikatua. Saio bakoitzean lau bertsolari aritzen dira kantuan eta saioko bi pasatzen dira finalera. “Urtez urte aldatzen joaten gara bertsolariak eta baita musikariak, eta musika tresnak ere. Gai jartzailea gazte asanbladako kide bat izaten da. Lagun artean egiten dugun sariketatxoa da, nahi dugulako eta guretzako kapritxoz egindakoa”. Publikoak egiten ditu epaimahai lanak.
Ostiralean saioa
Ostiral honetan Beñat Gaztelumendi, Haira Aizpurua, Gorka Pagonabarraga eta Ane Beloki ariko dira bertsotan, Libe Goenaga eta Nora Eizagirre musikari direla. 22:00etan da saioa Ibaiondo tabernan. Finala azaroaren 20an egingo da Txerrimuinon 22:00etan. Bigarren saioa da hau, urriaren 23an egin zen lehena Tiñelun tabernan. Ekhi Mateorena eta Oihana Iguaran sailkatu ziren finalerako
Muxikatuak hiru irabazle izan ditu orain arte: 2023an Haizea Arana, 2024an Maddi Ane Txoperena eta 2025ean Aner Peritz. Benetako irabazlea ordea, Lezon bertsozaletasuna piztea da.
EHBT26 2026-10-31
Ane Zuazubiskar IƱarra
Zutabea 2026-10-29
Izaro Bilbao Arostegi