Bilintxen Menda bertso hamabostaldia Donostian apirilaren 19tik maiatzaren 2ra 2024-04-11

1935-1967 bitarteko Txapelketen antologia kantatua eta ispilu-jokoa Donostian, Bilintxen Menda ekimenean

1935-1967 bitarteko Txapelketen antologia kantatua eta ispilu-jokoa Donostian, Bilintxen Menda ekimenean
«Bilintxen Menda» bertso hamabostaldia antolatu dute Donostian apirilaren 19tik maiatzaren 2 arte. Lau ekitaldi izango dira.

Orain arte emanaldi formatuan entzun gabeko bertso ekitaldia eskainiko dute Donostian apiralaren 28an Bilintxen Menda ekimenaren barruan. 1935-1967 bitartean jokatutako bost Txapelketa Nagusietako antologia kantatua eskainiko dute, hitzaldi musikatu formatuan. Emanaldi honetan «garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute» Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean.


Bilintxen Menda bertso hamabostaldia antolatu dute Donostian bigarrenez eta lau ekitaldi izango ditu: Txapeldunen jaialdia, 1935-1967ko txapelketetako antologia kantatua, gai-jartzailetzaren inguruko mahai ingurua eta Jon Sarasuaren hitzaldia Txapelketako edukien inguruan.

Ekimenak harrera beroa izan du eta Txapeldunen saiorako sarrera guztiak saldu dira jada. Ekimen honen bidez «Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatuko da, baita bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini ere eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoetak egin» antolakuntzaren hitzetan. Donostia Kultura, Donostiako Udala eta San Telmo museoaren artean antolatu dute ekimena.

Egitaraua

Apirilaren 19an, Txapeldunen bertso saioa
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.
Imanol Larzabal Aretoan, 19:30ean, Imanol Larzabal Aretoan. Sarrerak agortuta.


Apirilaren 24an, Jon Sarasuaren hitzaldia.
Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik
Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean. Sarrera librea aretoa bete arte.


Apirilaren 28an, Bertsolari Txapelketen antologia kantatua
Hitzaldi musikatua. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti. Aurkezlea: Aizpea Goenaga.
19:00etan, Antzoki Zaharrean. 5 €.


Maiatzaren 2an, gai-jartzailetzaren bilakaera
Mahai-ingurua. Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
Bideratzaile: Xabier Euzkitze.
19:00etan, San Telmo Museoan. Sarrera librea aretoa bete arte.



 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza