IV. edizioa izango da aurtengoa 2024-04-10

Larunbatean abiatuko da Durangaldea Uztabarrizen bertso zirkutuitoa

Larunbatean abiatuko da Durangaldea Uztabarrizen bertso zirkutuitoa

Pandemia garaian bertso plaza bizkortzeko ekimena abiatu zuten Durangaldean, bertso eskolaren eskutik. Eskualdeko hainbat udalerrietan molde eta espazio desberdinetako saioak antolatu zituzten eskualdeko bertsolariak eta plazan erreferente direnak elkartuta.

Martxan jarri ez ezik, ekimenari eutsi egin dio Durangaldeko Bertso Eskolak eta laugarren edizioa hasiko da larunbatean Elorrion, hasierako filosofia horri eutsita. Karteletan ere hala errepresentatzen dute ironiaz Bertoko jeneroa eta inportazinokoa bereizita.

Sei jaialdi izango dira maiatzak 17 bitartean, Elorrion, Otxandion, Izurtzan, Ermuan, Arrazolan eta Zaldibarren. 24 bertsolarik hartuko dute parte: 17 bertoko jeneroa eta 7 inportazinokoa. Sei gai-jartzaile ariko dira, denak bertoko jeneroa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza