Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Azkena Bilbon, ekainaren 6an. Aurretik, EEBBetan izango dira, New York eta Washington-en.

Igor Elortzak gidatutako Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso egitasmoa agur esatera doa. 2021an hasi zen Elortza proiektua mamitzen eta hor idatzi zituen bertso gehienak. 2022an ikusi zuen argia lanak sarean eta diska-liburu formatuan. 2023ko urtarrilaren 29an hasi ziren zuzeneko kontzertuak eskaintzen, Azpeitian. Berrogei emanaldi eginda, Azken agurrak bira egingo du Gasteiz, Baiona eta Bilbon. Azkena, ekainaren 6an emango dute azken Kontzeruta Bilboko, Kafe Anzokian: «Oso gustura gaude egindako bide ederrarekin, eta esker oneko emanaldiak antolatu zein jarraitu dituzuen anonimo popular guztiokin».

Azken Agurrak
Maiatzak 31n, Gasteizen Jimmy Jazzen.
Ekainaren 1ean, Baionan Biltxoko elkartean.
Ekainaren 6an Bilbon, Kafe Antzokian.

Maiatzean New York eta Washingtonen
Azken agurren aurretik EEBBtan bi kontzertu emango dituzte, New Yorken eta Washingtonen. Lehena, maiatzaren 2an, Marylandeko Unibertsitatearen School of Languages, Literatures & Cultures-ek gonbidatuta, ‘Another May 2’ ekitaldian.

Maiatzaren 3an, berriz, poesia, musika eta performance arteak landuz urtero New York hirian ospatzen den Kerouac Festival-ean parte hartuko dute. «Berezia izango da, guretzat, hitz esanaren munduko hiriburuan Anonyme Popular aurkeztea: poesia jazzistikoa, hip hopa, spoken worda sortu ziren hiriaren bihotzean; baita musikaren, zuzeneko ikuskizunen eta bideo-sorkuntzaren hirian. Gaur egun, hainbat hizkuntzatan adierazpide horietan diharduten artistekin, gainera».

Agian Bertso kanta, epilogo moduan
EEBB-tara bidaiatu eta agurrak kantatu aurretik, baina, azken sorkuntza bat egin dute, Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso egitasmoaren epilogo moduan. Agian izenburua du eta Aiora Renteria Zea Mays taldeko kidea du gonbidatu.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra