Gure Doia Ostatuan, 19:00etan 2024-04-18

Hernandorena Sariketako lehen kanporaketa Irisarrin

Hernandorena Sariketako lehen kanporaketa Irisarrin

Larunbat honetan hasiko da Hernandorena Bertsolari gazteeen sariketa Irisarrin: Haira Aizpurua, Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte eta Beñat Astiz ariko dira kantuan, Gure Doia ostatuan, 19:00etan.

Bigarren kanporaketa Hendaian izango da, apirilaren 27an: Irauntzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao ariko dira kantuan, Balea elkartean, 19:00etan.

Finala maiatzaren 11ean jokatuko da Senperen, Larraldean, 19:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza