Eskoriatzan, Zaldibar Antzokian, 19:00etan 2024-04-18

Datorren ostegunean hasiko da Gipuzkoako sailkapen fasea

Datorren ostegunean hasiko da Gipuzkoako sailkapen fasea
Joar Garate, Antton Fernandez, Asier Ibarguren, Andoitz Urdanpilleta, Emaitz Murua, Libe Goenaga, Jon Mata eta Peru Aiartza ariko dira kantuan, Iker Iriartek aurkeztuta. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

Datorren ostegunean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea Eskoriatzan, duela 50 urte haurren bertso-eskolak abiatu zuten herrian. Fase honetan 74 bertsolari ariko dira kantuan. Saioak ostegun eta ostiraletan izango dira. Seiko saioak berez, baina lehenbizikoa zortzikoa, parte hartzaile kopurua medio.

Eskoriatzan kantuan izango dira: Joar Garate, Antton Fernandez, Asier Ibarguren, Andoitz Urdanpilleta, Emaitz Murua, Libe Goenaga, Jon Mata eta Peru Aiartza ariko dira kantuan, Iker Iriartek aurkeztuta.

Sailkapen faseko lehen itzulian ostegun eta ostiraletan dira saioak eta datorren astean hiru saio izango dira. Eskoriatzakoa ez ezik, ostiralean Gabirian eta Zestoan, biak ordu berean eta gai berekin.

Zestoan, Amets Aizpurua, Oihana Arana, Eneko Araiztegi, Eneko Beretxinaga, Haizea Arana eta Julen Zulaika ariko dira kantuan, Haritz Alberdik aurkeztuta. 19:00etan kultur etxean.



Gabirian, ordu berean, Aitor Tatiegi, Maider Arregi, Urko Egaña, Uxue Fernandez, Andoni Mujika eta Aitor Zubikarai, Irati Sanchez de Arevalok aurkeztuta.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.



Maiatzaren 2an eta 3an jarraituko du Gipuzkoako sailkapen fasean, beste lau saiorekin.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri