Ostegunean eta ostiralean 2024-04-22

Aste honetan hasiko da Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea Eskoriatzan, Gabirian eta Zestoan. Eskoriatzan emango zaio hasiera ostegunean, duela 50 urte haurren bertso-eskolak abiatu zuten herrian eta ostiralean Gabirian eta Zestoan izango dira saioak.
Eskoriatzan kantuan izango dira: Joar Garate, Antton Fernandez, Asier Ibarguren, Andoitz Urdanpilleta, Emaitz Murua, Libe Goenaga, Jon Mata eta Peru Aiartza ariko dira kantuan, Iker Iriartek aurkeztuta.
Zestoan, Amets Aizpurua, Oihana Arana, Eneko Araiztegi, Eneko Beretxinaga, Haizea Arana eta Julen Zulaika ariko dira kantuan, Haritz Alberdik aurkeztuta. 19:00etan kultur etxean.
Gabirian, ordu berean, Aitor Tatiegi, Maider Arregi, Urko Egaña, Uxue Fernandez, Andoni Mujika eta Aitor Zubikarai, Irati Sanchez de Arevalok aurkeztuta.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

Sailkatze mailakatua
Fase honetan 74 bertsolari ariko dira kantuan eta bi itzulitara jokatuko da. Lehen itzulitik 48 bertsolari pasako dira bigarrenera eta 34 bertsolarik lortuko dute udazkenerako txartela. Bi saioetako puntuak hartuko dira kontuan.
Maiatzaren 2an eta 3an jarraituko du Gipuzkoako sailkapen fasean, beste lau saiorekin.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu