Finala Senperen, maiatzaren 11ean 2024-04-23

Haira Aizpurua Ibargarai bertsolari saratarra Hernandorena Sariketako finalean izango da, larunbatean Irisarrin lehenengo kanporaketa irabazita. Aizpuruarekin batean, kantuan aritu ziren: Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte eta Beñat Astiz, Gure Doia ostatuan.
Hendaian larunbatean
Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketa Hendaian jokatuko da, apirilaren 27an: Irantzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao ariko dira kantuan, Balea elkartean, 19:00etan.
Hemen ere saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, Aizpuruarekin batean eta gainerako lau bertsolariak puntuen baitan sailkatuko dira.
Finala maiatzaren 11ean jokatuko da Senperen, Larraldean, 19:00etan.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu