Asteazkenean, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean. 2024-04-23

Jon Sarasuaren hitzaldia Donostian txapelketako edukien inguruan

Jon Sarasuaren hitzaldia Donostian txapelketako edukien inguruan
"Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik". Xabier Euzkitze ariko da aurkezle lanetan. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren baitako ekitaldia da.

Jon Sarasuak txapelketako edukien inguruko hitzaldia emango du astezken honetan donostian, Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren baitan: Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik du hitzaldiak izenburua eta Xabier Euzkitze ariko da aurkezle lanetan. Hitzaldia 19:00etan da, Ernest Lluch Kultur Etxean. Sarrera doan da.

1935-1967 Txapelketa Nagusietako antologia igandean
Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren baitan, 1935-1967 bitartean jokatutako bost Txapelketa Nagusietako antologia kantatua eskainiko dute, hitzaldi musikatu formatuan. Emanaldi honetan «garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute» Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean.

.


Maiatzaren 2an, gai-jartzailetzaren bilakaera
Mahai-ingurua. Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
Bideratzaile: Xabier Euzkitze.
19:00etan, San Telmo Museoan. Sarrera librea aretoa bete arte.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu