Ostiralean, Laban, 18:00etan 2024-04-23

Nafarroako Eskolarteko finala ostiralean Iruñean

Nafarroako Eskolarteko finala ostiralean Iruñean
Amaia Fernández Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea). Finala LABAn jokatuko da saioa 18:00etik aurrera.

Nafarroako Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da ostiralean Iruñean. 14 eta 18 urte bitarteko sei bertsolari gaztek hartuko dute parte 38. edizioan: Amaia Fernández Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea). Finala LABAn jokatuko da saioa 18:00etik aurrera.

Ander Aranburuk aurkeztuko du saioa. Epaile lanetan Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont eta Nerea Bruño ariko dira.

Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalean izango dira, Arantzan, ekainaren 15ean. Egungo Nafarroako txapelduna, Kattalin Madariaga arantzarra da.

Urteroko egitura, bi fase
Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:
   
Agurra
    Lau oinak emanda bertso bana osatu
    Bukaera emanda bertso bana osatu.
    Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
    Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.


Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehengo ariketara, eta horietatik bi ganbarako lana egiteko. Honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:

    Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
    Ganbarako lana:
        Puntu bati erantzunez bertso bat.
        Gaia emanda bertso bat.

Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza