Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-04-25

Gaur hasiko da Gipuzkoako sailkapen fasea Eskoriatzan, sarrerak agortuta

Gaur hasiko da Gipuzkoako sailkapen fasea Eskoriatzan, sarrerak agortuta
Duela 50 urte haurren bertso-eskolak sortu ziren herrian emango zaio hasiera, ekimen haren aitortzan. Bihar Zestoan eta Gabirian izango dira saioak.

Gaur arratsaldean hasiko da Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea Eskoriatzan, duela 50 urte haurren bertso-eskolak abiatu zuten herrian. Joar Garate, Antton Fernandez, Asier Ibarguren, Andoitz Urdanpilleta, Emaitz Murua, Libe Goenaga, Jon Mata eta Peru Aiartza ariko dira kantuan, Iker Iriartek aurkeztuta. Sarrerak agortuta ekingo dio sailkapen faseak.

Bihar Zestoan eta Gabirian
Bihar beste bi saio egingo dira Zestoan eta Gabirian. Sarrerak agortu egingo dira Zestoan eta Gabirian ere jendetza espero da.

Zestoan, Amets Aizpurua, Oihana Arana, Eneko Araiztegi, Eneko Beretxinaga, Haizea Arana eta Julen Zulaika ariko dira kantuan, Haritz Alberdik aurkeztuta. 19:00etan kultur etxean.



Gabirian, ordu berean, Aitor Tatiegi, Maider Arregi, Urko Egaña, Uxue Fernandez, Andoni Mujika eta Aitor Zubikarai, Irati Sanchez de Arevalok aurkeztuta.


Sailkatze mailakatua
Fase honetan 74 bertsolari ariko dira kantuan eta bi itzulitara jokatuko da. Lehen itzulitik 48 bertsolari pasako dira bigarrenera eta 34 bertsolarik lortuko dute udazkenerako txartela. Bi saioetako puntuak hartuko dira kontuan.


Maiatzaren 2an eta 3an jarraituko du Gipuzkoako sailkapen fasean, beste lau saiorekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu