Ekainaren 1ean eskolarteko finala 2024-04-25

Eskolartekoa eta gazteei begirako hainbat ekimen Araban

Eskolartekoa eta gazteei begirako hainbat ekimen Araban

Udaberriarekin batera ekin diote ikastetxe eta bertso-eskoletan Arabako haur eta gazteteek aurtengo Eskolartekoari. Maiatzean zehar izango dira Lehen Hezkuntzako ikasleen topaketak eta ekainaren 1ean finala. 12-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta finala maiatzaren 18an Aramaion. Bertsoa Bizi Gazte egonaldia, bertsozale gazteen topaketa ekainaren erdialdean izango da, Euskal Herriko eskolarteko finalarekin bat eginez Barañain eta Atarrabia artean.
Azkeneko urteetan bezalaxe Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa bi adin tarte ezberdinetan banatuko da.

Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte hasteko. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Huexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:
1. Tik-tok-errak zarete,nolako edukia sareratzen duzue?nolakoak dira zuen bideoak?
2. Ikerlariak zarete, denbora luzean lan egin ondoren zerbait garrantzitsua aurkitu duzue, jende aurrean aurkezteko ordua da.
3. Lagunekin abandonatutako herri batera bizitzera joatea erabaki duzue, nolakoa izango da zuen herri berria? Zer eraikiko duzue? Nola biziko zarete?

Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta  saio guztiean bat-bateko erakustaldia izango da. Bat-batean banaka edo binaka egingo dute hala nahi duten ikasleek. Aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan:  IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO

Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDEKO zitak:
GORBEIALDEA. Maiatzaren 17an, ostirala, LEGUTIOKO Kultur Etxean 18:00etan
LAUTADA. Maiatzaren 17an, ostirala, ARAIAKO kultur etxean, 18:00eta
GASTEIZ. Maiatzaren 25an, GASTEIZKO ZABALGANA Gizarte etxean, 11:00etan
ARABAR ERRIOXA. Maiatzaren 19an, igandea, OIONGO  PLAZAN , 12:00etan
AIARALDEA. Maiatzaren 24an, ostirala, LAUDIOKO KASINOAN, 18:00etan
MENDIALDEA. Maiatzaren 23an, osteguna,  KANPEZUKO Kultur Etxean, 18.00etan
Ekainaren 1ea FINALA ZIGOITIAN, 11:00etan hasita.


Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat izango dutelarik sari kolektibo moduan.

TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 1ean 11etan Zigoitiko frontoian

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra