Nafarroako Eskolartekoa 2024-04-29

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun bigarrenez

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun bigarrenez
Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga gelditu zen. Biak ariko dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.

Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 38. edizioa jokatu zen ostiralean Iruñean, sei bertsolari gaztek parte hartuta: Amaia Fernández Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragüeta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).

Kattin Madariaga Apaolaza bertsolari arantzarrak jantzi du txapela eta Kattalin Lizarraga Mendia leitzarra gelditu zen bigarren. Biak ariko dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.

Bertsolari arantzarrak Julio Soto Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria. Kasu honetan, Antton Cirizak irabazi du sari hori. Xabier Terreros bertsolariak eman zion garaikurra.

Ander Aranburuk aurkeztu du saioa, eta Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Nerea Bruño aritu dira epaile lanetan

Bi fasetan jokatu zen finala. Lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda bertso bana kantatu ostean, lau bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Antton Ciriza Saragüeta, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza. Bigarren fase honetan, zortziko txikian ofizioka aritu ziren bertsolariak. Ostean, lau bertsolarietatik bi sailkatu dira buruz-burukora: Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza. Ganbarako ariketan, puntu banari erantzun, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu ziren, bertso bana kantatuta.

Eskolarteko finala Arantzan jokatuko da ekainaren 15ean. Oraingoz, Nafarroa eta Gipuzkoako bertsolariak daude erabakita: Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa