Bilintxen Menda bertso hamabostaldia 2024-05-02

Gai-jartzailetza hiru belaunaldien begietatik gaur Donostian

Gai-jartzailetza hiru belaunaldien begietatik gaur Donostian

Gai-jartzailetzari buruzko mahai-ingurua izango da gaur Donostian Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren baitan. Belaunaldi ezberdinetako hiru gai-jartzaile ariko dira hizlari, Xabier Euzkitzek gidatuta: Joxe Mari Iriondo, 70. hamarkadatik aurrera plazetan erreferentea eta 1980 zein 1982ko Txapelketa Nagusiko finalean gai-jartzaile lanetan aritua. Laxaro Azkune, gai-jartzailetzan plazan zein Txapelketa Nagusiko finaletan ibilbide luzea egin duen gai-jartzailea. Eta Maite Berriozabal, azken urteotan plazan gehien dabilen gai-jartzaileetako bat eta Txapelketa Nagusiko finalean zein Bizkaikoan bide luzea daramana.

Hitzaldia San Telmo Museoan izango da, 19:00etan.

Ekitaldi honekin amaituko da aurtengo Bilintxen Menda bertso hamabostaldia, lau ekitaldiz osatua: Txapeldunen saioa, Txapelketako edukien inguruko hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, 1935-1976 bitarteko Txapelketa Nagusien antologia eta bertso berriak eta, azkenik, gaurko hitzaldia.

Txapeldunen saioko bertsoaldiak sarean dira eta Txapelketa Nagusien antologia datorren astean izango da Bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu