Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-05-06

Bi astetan 1.000 entzuletik gora Gipuzkoako sailkapen fasean

Bi astetan 1.000 entzuletik gora Gipuzkoako sailkapen fasean
Saio guztietako sarrerak agortu ziren aldez aurretik. Aste honetako saioetarako ere gehienak salduta daude.

Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseak aurreikuspenak gainditu ditu publikoaren parte hartze aldetik. Lehen itzuli honetarako areto txiki eta bilduak aurreikusi zituen antolakuntzak, 100 lagun bueltakoak. Sarreren martxa ikusita ordea, aretoak aldatu edo aforoa handitu egin behar izandu. Bi asteotako zazpi saioetan sarrerak agortu eta denera 1.000 lagunetik gora bildu dira. Aste honetarako ere beste 450 sarrera bermatuta daude.

Lehen asteko hiru saioetan ere sarrerak agortu eta denera 450 lagun inguru bildu ziren, Eskoriatzan, Gabirian eta Zestoan.

Aste honetan Idiazabalen, Mutrikun, Getarian eta Anoetan izango dira saioak. Getarian ez beste guzietan sarrera denak salduta daude.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu