Senperen jokatu zen finala larunbatean 2024-05-13

Hernandorenako finala jokatu zen larunbatean Senperen, Larraldean. Haira Aizpurua, Irantzu Idaote, Izaro Bilbao, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze aritu ziren kantuan, Xalbat Alzugarayk aurkeztuta. Gela mukuru beteta jokatu zen finala, giro beroan. Bertsolariek saio ederra egin zuten eta estu ziren puntuazioak. Irantzu Idoatek jantzi zuen txapela, Maddi Aiestaranekin buruz burukoa jokatuta. Haira Aizpurua gelditu zen hirugarren.

Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jantzi zion txapela Idoateri.
Epaile lanetan Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren eta Maindi Murua idazlari lanetan.
Bertsoa.eus ere Hernandorenako finalean izan zen eta aste honetan sareko plazara ekarriko ditu buruz burukoa jokatu zuten bi bertsolarien adierazpenak eta bertso hautaketa zabala.



Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu