Maddi Aiestaran Iparragirre - Hernandorena Sariketako txapeldunordea 2024-05-13

«Bertsolari eta bertsozale arteko sare horietan gustura sentitzen naiz»

Herndorenako finalean pozik gelditu zen egindako lanarekin eta uste du poz hori lagungarri izango zaiola lanean jarraitzeko. Ostiralean Gipuzkoako Sailkapen fasean du hizordua beasaindarrak.

Maddi Aiestaran Iparragarrek Hernandorena Sariketako buruz burukoa jokatu zuen larunbatean Irantzu Idoaterekin. Txapeletik puntu eta erdira gelditu zen beasaindarra Senperen. Aiestaran, Ooro har, gustura gelditu zen egindako lanarekin eta maila oneko saio joan zela iritzi zion eta publikoaren beroa ere eskertu zuen.

Osinaldeko finala jokatu zuen duela hilabete Aiestaranek eta ostiral honetan Gipuzkoako sailkapen faseko saioa izango du Oñatin. Itxaron aldia luzetxo egiten ari zaiola aitortu du baina Hernandorenako aldartzearekin bertsotan aritzea lortzen badu konforme izango dela adierazi zuen saio amaieran.

Entzun bere elkarrizketan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat