None 2024-05-14

Naroa Jaio ere Bizkaiko Eskolarteko finalera

Naroa Jaio ere Bizkaiko Eskolarteko finalera

Bizkaiko Eskolarteko bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Durangon eta Naroa Jaiok lortu zuen finalerako zuzeneko txartela saioa irabazita. Kantari aritu ziren bertsolari gazteak:

    Kelmene Abaitua
    Adur Lopez
    Izei Nuñez
    Nahia Ruiz De Arbulo
    Naroa Jaio
    Garazi Uriarte

Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen, eta epaileak Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula. Idazkaria Ander Elortegi.

Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren bihar jokatuko da Igorreko Lasarte aretoan.

Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00ean eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza