Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-05-16

Oñatin jokatuko da bihar lehen itzuliko azken saioa

Oñatin jokatuko da bihar lehen itzuliko azken saioa

Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea ari da etapak osatzen eta bihar jokatuko da Oñatin lehen itzuliko azken saioa. Saioa bukatzearekin bat, bigarren itzulian abestuko duten bertsolarien zerrenda osoa ezagutuko da.

Oñatin bertsolari hauek ariko dira:

    Aimar Sorazu Roteta
    Andoni Rekondo Izagirre
    June Aiestaran Iparragirre
    Lierni Rekondo Villaron
    Maddi Aiestaran Iparragirre
    Maide Garmendia Jauregi

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da. Epaileak, ostera, hauek:  Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Bigarren itzulian zortzi saio, bi asteburutan
Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasean ez du etenik izango eta maiatzak 25ean ekingo dio bigarren itzuliari. Zortzi saio izango dira, bi asteburutan. Bigarren itzulian, larunbat eta igandean izango dira saioak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza