Aramaion jokatu zen finala larunbatean 2024-05-20

Hegoi Amabizka Arabako Eskolarteko txapeldun

Hegoi Amabizka Arabako Eskolarteko txapeldun
Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela. Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.

Hegoi Amabizka gasteiztarrak irabazi du XXIX. Arabako Eskolarteko Txapelketa eta Euskal Herriko finalean izango da Iraide Onaindiarekin batera Arantzan ekainaren 15ean jokatuko den ekitaldian. Urko Lafuentek, Samuel Rodriguezek, June Astegietak, Anitz Abarrategik osatu dute finalisten seikotea. Hegoi Amabizkari Aroa Arrizubieta Arabako Txapeldunak jarri zion txapela. Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatu zuten epai-mahaia.



Aurretik, bertsolari gaztetxoen taldekakoa
Eskualde ezberditenetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin hasi da arratsaldea Aramaion: Gorbeialdeko taldeko 6 lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako 4 lagun kamista horiarekin eta Gasteizko 7 lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan dute errimatzeko duten trebezia eta 2 oinetan, 4 oinetan, amaiera eta 3 oin emanda, aurrekoak atzekoari eta ofiziotan koplaka ariketei erantzunez aritu dira. Hiru talde lehian aritu ondoren Gasteizko taldea gailendu da.

Eskolartarteko finala osatzen
Arabako Eskolartekoa jokatuta, ari da osatzen Euskal Herriko Eskolarteko finalisten taldea: Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga ariko dira; Nafarroatik, Kattin Maddariaga eta Kattalin Lizarraga; eta Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Bizkaiko ordezkariak larunbat honetan erabakiko dira Arrigorriagan. Lapurdi, Baxe Nabarre eta Zuberoakoak ekainaren 1ean Itsasun.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu