Eskolarteko Txapelketa -Gazte Xilaba 2024-05-20

Gazte Xilabako kanporaketak jokatu ziren larunbatean Baigorrin 12 bertsolarik parte hartuta eta erabakita gelditu da finaleko seikotea: Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre. Finala ekainaren 1ean izango da Itsasun, Sanoki Gelan, 10:00etan hasita.


Eskolarteko Gazte Xilabako finala jokatu ondoren, osatuta geldituko da Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda osoa. Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga ariko dira; Nafarroatik, Kattin Maddariaga eta Kattalin Lizarraga; Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Bizkaiko ordezkariak larunbat honetan erabakiko dira Arrigorriagan.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza