Bertsoa.eus-en astezkenean 2024-05-21

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari buruzko gakoak mahai-inguru formatuan aletuko dira udaberriko fasean zein udazkenean eta atzo egin zen lehenbizikoa. Andoni Egañak eta Amaia Agirrek aztertu zituzten Saroi Jauregik planteatutako hari-muturrak, orokorretatik hasi eta bertsogintzara artekoak. Bertso aldetik, saio bakoitzeko lagin bat argitaratu da Bertsoa.eus-en eta bereziki hori hartu zuten aintzat beren gogoetak egiteko.
Gipuzkoako sailkapen faseko lehen itzulian, lau asteburutan 12 saio egin dira ostegun eta ostiraletan. Gehienetan, egun berean bi saio ordu berean eta gai berekin. Eta ondoren, mokadutxoa saioko sentipenak eta iruzkinak partekatzeko giroan. Ariketa aldetik, zenbait aldaketa izan da, bereziki ganbarako ariketa aurreratzea eta azkenaurreko lan bihurtzea. Saio gehienak sarrerak agortuta jokatu dira eta 1.700 lagun bildu ditu Gipuzkoako sailkapen faseko lehen itzuliak.
Lehenengo mahai-ingurua asteazkenean jarriko du sarean Bertsoa.eus-ek eta bigarren itzuliaren ondoren etorriko da bigarrena. Udazkenean jarraipena izango du.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28