Gipuzkoa Bertsotan - Gipuzkoako Txapelketako Sailkapen fasea 2024-05-22
Andoni Egañak eta Amaia Agirrek Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasean orain artean entzun eta ikusi dutenaz hitz egin dute, Saroi Jauregik puntua jarrita #gbtx24_podcast berrian. Gai orokorretatik hasi eta bertsogintzara artekoak aletu dituzte biek. Aste barruko formatua, ariketak eta ganbara saio erdian kokatzea, bertsogintza, gaiak... Bertso aldetik, saio bakoitzeko lagin bat argitaratu da Bertsoa.eus-en eta bereziki hori hartu zuten aintzat beren gogoetak egiteko.
Gipuzkoako sailkapen faseko lehen itzulian, lau asteburutan 12 saio egin dira ostegun eta ostiraletan. Gehienetan, egun berean bi saio ordu berean eta gai berekin. Eta ondoren, mokadutxoa saioko sentipenak eta iruzkinak partekatzeko giroan. Ariketa aldetik, zenbait aldaketa izan da, bereziki ganbarako ariketa aurreratzea eta azkenaurreko lan bihurtzea. Saio gehienak sarrerak agortuta jokatu dira eta 1.700 lagun bildu ditu Gipuzkoako sailkapen faseko lehen itzuliak.
#gbtx24_podcast berriaren hurrengo atala bigarren itzuliaren ondoren etorriko da. Udazkenean jarraipena izango du.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28