Bizkaiko bertsolaritzaren egun osoko hitzordua 2024-05-23

Bizkaiko bertsolaritzak egun osoko hitzordua du larunbat honetan Arrigorriagan. Goizean Eskolarteko finala jokatuko da, idatzizkoan zein bat-bateko modalitatean. Arratsalean, Taldekako Txapelketaren finalaurrekoen txanda izango da eta gauean finala.
Eskolartekoa Arrigorriagako eskolan jokatuko da. Idatzizkoa lehenbizi eta bat-batekoa ondoren, 11:30etan hasita. Aurrez hiru kanporaketa jokatuta, ondoko zortzi bertsolari gazte hauek ariko dira kantuan:
Aiala Irurtia
Ekhi Zuluaga
Eider Fernandez
Enara Gallastegi
Garazi Uriarte
Iradi Barrenetxea
Kelmene Abaitua
Naroa Iturrioz
Arratsaldean Taldekako finalaurrekoak
Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak eta finala egun berean jokatzen dira. Arratsaldean finalaurreko saioak eta gauean finala. Finalaurrekoetan bederatzi taldek hartuko dute parte eta hiru saio izango dira, hiruna taldekoak. Saio bakoitzeko irabazlea sailkatuko da finalera.

Hona hemen jokatuko diren hiru finalaurrekoak:
1. finalaurrekoa, 16:00etan Arrigorriagako eskolan:
Pirata bertso-taldea
Troiako zaldia
Zapatilapeko txikliek
2. finalaurrekoa, 17:30ean Arrigorriagako kaleetan:
LauBuru
LeartiBai+
Zornotzako Bertso Oskola
3. finalaurrekoa, 19:00etan Arrigorriagako kaleetan:
Durangalduek
Far West
Taket
Finala, 22:00etan izango da Elizondo jatetxean.


Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28