Merkatuan, 17:30etan 2024-05-24

Zortzi bertsolari Señora Sariketan ekainaren 8an Portugaleten

Zortzi bertsolari Señora Sariketan ekainaren 8an  Portugaleten
Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri, Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de los Aires Amundarain eta Irati Majuelo Itoiz. Gai-jartzen, Idoia Anzorandia Kareaga.

Señora Sariketako IV. edizioa saio bakarrera jokatuko da ekainaren zortzian Portugaleten eta zortzi bertsolari ariko dira kantuan 17:30etan hasita: Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri, Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de los Aires Amundarain eta Irati Majuelo Itoiz. Gai-jartzen, Idoia Anzorandia Kareaga.

Iaz, Oñatin jokatu zen finala eta Maider Arregik eraman zuen Pamela.

Bertso poteoa goizean eta bazkaria ondoren
IV. Señora Sariketak egun osoko egitaraua izango du Portugaleten. Goiz partean bertso poteoa izango da Ahalduntze Bertso Eskolako bertsolarien eskutik, Izar Gorria tabernan hasita. Ondoren, bazkaria merkatuan, sariketa jokatuko den lekuan bertan.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu