Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-05-27

Oihana Arana, Ane Zuazubiskar, Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi irabazle Gipuzkoako sailkapen faseko saioetan

Oihana Arana, Ane Zuazubiskar, Jon Gurrutxaga eta Maider Arregi irabazle Gipuzkoako sailkapen faseko saioetan
Bigarren itzuliko azken lau saioak jokatuko dira datorren asteburuan.

Datorren asteburuan erabakita geldituko dira Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasean aurrera egingo duten 34 bertsolariak. Ataunen, Elgetan, Soraluzen eta Hernanin argituko dira kontuak.

Joan den larunbat eta igandean beste lau saio jokatu dira. Oihana Arana gailendu zen Antzuolan, Ane Zuazubiskar Pasaian, Maider Arregi Usurbilen eta Jon Gurrutxaga Alegian. Bi saioetako puntu batura da kontatzen duena eta dagoeneko batzuk matematikoki sailkatuta daude.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza