Bertso jarriak 2024-05-28

Oihana Iguaranek Xabier Mendigureni jarriak

Xabier Mendiguren Bereziarturen omenezko ekitaldia egin zen apirilean Andoainen eta Oihana Iguaranek kopla sorta jarri eta kantatu zuen. Hona hemen Iguaranen kopla sorta, Oihaneko pagoa blai doinuan
 
Zuen aitaren etxea
herri baten jabetzea
tokatzen zaigu eustea eta
bide luzez eskertzea. (bis)

Xabier horretan jardun zen
eta eutsi behar zaio zuzen
esan indarrik ez xahutzeko
gure buruak itzultzen. (bis)

Hain zuzen hori da funtsa
taldearen eraikuntza
heldu ez dadin zalantzan dagon
zoru baten normalkuntza. (bis)

Garaiko Euskarari bai!
bilakatu dute ezbai
ta norabide bat iraultzea
besterik ez genuke nahi. (bis)

Bidean luzez lemazain
atseden har dezan orain
abian jarri zuen lan hori
hartuko dugu gure gain. (bis)

Ta ez kokotsik behera jira
burumakurtzez aski da
oldarraldiak aurki gaitzala
hormen gainetik begira. (bis)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza