Larunbatean jaialadia izango da 2024-05-28

Zestoa eta Urepele, bertsoak senidetutako bi herri

Zestoa eta Urepele, bertsoak senidetutako bi herri
Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Alaia Martin, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aroa Arrizubieta ariko dira bertsotan, Amaia Agirre eta Xalbat Altzugaraik gaiak jarrita. 17:30etan kiroldegian.

Bertsoak senidetu ditu Urepele eta Zestoa, Xalbador eta Uztapideren bertsolaritza bide emankorra abiapuntu. Datozen egunotan horren inguruko ekitaldiak izango dira. Larunbatean «Gai ginen eta gai gara» bertso jaialdia izango da Zestoan: Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Alaia Martin, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aroa Arrizubieta ariko dira bertsotan, Amaia Agirre eta Xalbat Altzugaraik gaiak jarrita. Kiroldegian izango da, 17:30etan. Bertan 1967an Xalbadorrek eta Uztapidek jokatu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko gaietatik abiatuta abestuko dute bertsolariek.

Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi
Zestoa eta Urepeleren arteko senidetzearen harira Uztapide eta Xalbadorren inguruko liburua idatzi du Pako Aristik, Erein argitaletxearen eskutik, eta datorren asteazkenean aurkeztuko dute Donostian, bi herritako auzapezak ere bertan direla.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza