Pello Mari Otañoren filmaren inguruan 2024-05-30

'Ombuaren itzalean, Karidadeko benta’ izeneko ikuskizun artistikoa Pasaian larunbatean

'Ombuaren itzalean, Karidadeko benta’ izeneko ikuskizun artistikoa Pasaian larunbatean
Ekainaren 1ean, Juanba Berasategi Aretoan, 19:30etan. Patxi Bisquert, Jon Maia, Andoni Egaña eta Maddalen Arzallusek hartuko dute parte.

Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma egiten ari da Patxi Bisquert zinegilea eta larunbatean horren inguruko Ombuaren Itzalean, Karidadeko benta ikuskizuna eskainiko dute Pasaian, Bixi Bixi Elkartearen eskutik. Filmaren irudiak, aktoreen eta Patxi Bisquerten solasaldiak eta bertsolarien ekinaldiak konbinatuko dituzte, Jon Maia bideratuta. Bertsotan Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña ariko dira.

Pedro Mari Otañoren garaiaren eta gaurko garaiaren arteko ispilu joko bat izango da. Hausnarrerako bide izango da: lehengo bertsolaritza eta oraingoa, lehengo Euskal Herria eta oraingoa… Otañok emigratu egin behar izan zuen. Hori ere landuko dute: lehengo emigrazioa eta oraingoa. Eta baita lehengo euskal identitatea eta oraingoa ere.

Bixi Bixi Elkarteak Gora Herriak ekimenaren baita antolatu du saio hau eta ekainaren 15ean bertsolariak eta payadaroak ariko dira bukaerako ekialdian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu