Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-05-30

Gipuzkoako sailkapen fasea asteburuko lau saiorekin amaituko da

Gipuzkoako sailkapen fasea asteburuko lau saiorekin amaituko da
Ataunen, Elgetan, Soraluzen eta Hernanin jokatuko dira saioak larunbatean eta igandean. Multzo bakoitzeko 17 puntuazio onenak sailkatuko dira.

Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko azken lau saioak jokatuko dira aste buru honetan. Ataunen eta Elgetan larunbatean, eta Soraluzen eta Hernanin igandean. Orduan argituko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatuko direnen zerrenda.

Ekainak 1, Ataun:

Gai-jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri

Ekainak 1, Elgeta:

Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain

Ekainak 2, Soraluze: 

Gai-jartzailea: Haritz Alberdi Alberdi

Ekainak 2, Hernani:

Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz

Epaile lanetan, Ataunen eta Soraluzen,  Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero ibiliko dira. Elgetan eta Hernanin, ostera, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanak, Elgetan eta Soraluzen,  Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu. Ataunen eta Hernanin, aldiz, Oier Iurramendi Etxeberriak.

Soraluzeko eta Hernaniko saioa bukatzean ezagutuko dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatutako 34 bertsolarien zerrenda. Webgune honetan izango duzue zerrenda osoa. Bestalde, saioetarako sarrerarik eskuratu nahiko bazenute, eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza