Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-06-03

Maider Arregi eta Aner Euzkitze sailkatu dira multzo buru

Maider Arregi eta Aner Euzkitze sailkatu dira multzo buru
2.600 lagunetik gora bildu ditu Gipuzkoako sailkapen faseak. Bigarren itzuliko gakoak #gbtx24_podcast berrian aletuko dira.

Asteburuan lau saio jokatuta amaitu da Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea eta erabakita gelditu dira udazkenera pasako diren 34 bertsolariak. Multzo bakoitzeko 17. Bi saioetako puntuak batuta, Maider Arregi (705,5) eta Aner Euzkitze (674) sailkatu dira multzo buru. Biek beren bi saioak irabazi dituzte. A Multzoan, lehenengo bostak hauexek: Aner Euzkitze, Oihana Arana, Jon Gurrutxaga, Eneritz Artetxe eta Eneko Araiztegi Korta. B Multzoan, lehenengo bostak: Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Andoni Rekondo, Aitor Tatiegi eta Maddi Aiestaran. Ikusi zerrenda osoa hemen.

Asteburu honetan jokatu diren saioetan, Andoni Rekondo gailendu zen Elgetan, Aner Euzkitze Ataunen, Uxue Fernandez Hernanin eta Iñigo Gorostarzu Soraluzen.



<


Bigarren itzuliko gakoak #gbtx24_podcast berrian aletuko dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu