Arantzan, ekainaren 15ean, 17:00etan 2024-06-03

11 bertsolaritik 8 berriak Eskolarteko finalean

11 bertsolaritik 8 berriak Eskolarteko finalean

Euskal Herriko Eskolarteko final berritua jokatuko da Arantzan ekainaren 15ean. Hamaika bertsolaritik zortzi berriak izango dira eta beste hiru aurretik aurretik ere finalaren berri badutenak, tartean iazko txapelduna. Haira Aizpurua, June Aiestaran eta Kattin Madariaga dira aurrez ere finalean kantatuak eta Aizpurua da egungo txapelduna.

Gainerako zortzi bertsolariak lehenengoz ariko dira Euskal Herrikoan: Joanes Azpillaga, Kattalin Lizarraga, Hegoi Amabizka, Iraide Onaindia, Kelmene Abaitua, Ekhi Zuluaga, Unax Aizpurua eta Nahia Etcheverry. 

Herrialdeka berriz, honela gelditu da finala: Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga; Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga; Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga; Lapurditik Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua; eta Baxenabarretik Nahia Etcheverry. 

Finala Arantzan izango da Iurretari lekukoa hartuta. 17:00etan frontoian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu