Bideo podcasta 2026-10-29

Kantakeraren bidegurutzeetan

Kantakeraren bidegurutzeetan
Bidegurutzean bideo podcasta iritsi da laugarren atalera. Ainhoa Sarasua Laskarai bertso irakaslea eta Nahia Zubeldia kantari eta musikaria batu ditu atal honek kantakera ardatz hartuta. Onintza Legorburu Larreak egin ditu gidari lanak.

Bidegurutzean saio guztiak bezala, honakoa ere ikus-entzuteko aukera duzue Podcasten atalean. Zer da ondo kantatzea? Kantakerak zer garrantzia du bertsolaritzan? Besteak beste galdera horien bueltan aritu dira solasean "Kantatzen ez duenak..." izeneko atalean. 

Emun kooperatibak eta Bertsozale elkarteak elkarlanean ondutako bideopodcasta da Bidegurutzean lehen lau aleak ikusgai daude. Bertsogintzako eragile bat kulturgintzako beste batekin gogoetan jartzen duen bideopodcasta da Bidegurutzean. Lehiaren inguruko gogoetak, kolektibotasunaren inguruakoak eta, artearen bidez, gizartean eragitearen ingurukoak jaso ditugu, besteak beste aurreko hiru ataletan. Jarrai dezagula bidegurutzeetan barrena.