1.000 euroko sari nagusia 2024-06-20

Iruri Altzerrekak irabazi du Txirristaka Bertsopaper Saria

Lehen edizio honetan, antolakuntzak gai orokor bat jarri du 'Alkate izan nahi nuke',Txirristakaren 'Quisiera ser alcalde' sortaren omenez. Bigarren saria Oier Etxeberriak eskuratu du.

Iruri Altzerreka Martinezek (Garai, Bizkaia, 2000) irabazi du Mendaro Txirristaka bertsopaper saria, aurten berriro martxan jarri dutena, In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak. Lehen edizio honetan A Eusebio Mugertza Txirristaka bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemugaren harira Mendaron antolatu duten Txirristaka Saria bertsopaper lehiaketa. Lehen edizio honetan, antolakuntzak gai orokor bat jarri du Alkate izan nahi nuke, Txirristakaren Quisiera ser alcalde sortaren omenez. Altzerrekak 1.000 euroko saria irabazi du Altzerrekak eta 500 eurokoa Etxeberriak. Denera 15 lan aurkeztu ziren.


Oier Etxeberria bertsoak kantatzen sari banaketan.

Gaztetxoen kategorian 74 lan izan dira eta Luken Zulaika Argoitia mendaroarraren lana saritu zuen epaimahaiak. Zulaikak 100 euroko kultur-bonoa eta garaikurra jaso zituen. Bigarren saria  Axular Larrañaga Gonzalezentzat izan zen. Larrañagak 50 euroko kultur-bonoa eta garaikurra eskuratu zituen. Saritutako bertsolariek beren bertso-sortako bi-hiru bertso kantatu zituzten sari banaketa ekitaldian.


Luken Zulaika Argoitia mendaroarrak irabazi zuen gaztetan lehen saria.

Barren aldizkariak grabatu eta argitaratu ditu sari banaketa ekitaldian kantatutako bertsoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu