Motxian-Etxebeltz bertsogunearen eskutik 2024-07-12

Atzo hasi zen Bertso Astea Zarautzen Motxian-Etxebeltz Bertsogunearen eskutik. Hiru ekitaldi izango dira eta tartean urteroko bertso jarri emanaldia. Ekitaldi horren baitan kantatu zuen atzo Aitor Bizkarrak Basarri Sariko sorta irabazlea.
Bertso jarri emanaldiaz gain, Bertso herri kirolak eta Desapiyua eta Bertso Eguneko Txepelketa izango dira aurten ere bertso asteko agendan.
EGITARAUA
Uztailak 11, osteguna
22:00. Bertso musikatuen emanaldia, Torre Luzeako parkean (eguraldi txarra egingo balu, Modelon).
Ondoren, Basarri bertsopaper sariaren banaketa.
Uztailak 12, ostirala
18:30. Bertso herri-kirolak, Frontoi txikian (euria egingo balu, Gaztelekuan). Txinparta vs Motxian-Etxebeltz.
Txinparta: Aran Sagarzazu, Josu Zumalde, Aitor Tatiegi, Lide Arregi; botilero: Urko Egaña.
Motxian-Etxebeltz: Uxue Ostolaza, Mikel Ostolaza, Ane Peñagarikano, Amaia Urbieta; botilero: Danel Olano.
Epailea: Oier Aizpurua.
22:30. Bertso-desapiyua, Torre Luzeako parkean (euria egingo balu, Modelon). Motxian-Etxebeltz vs Txinparta.
Motxian-Etxebeltz: Aner Euzkitze, Ane Peñagarikano, Manu Goiogana.
Txinparta: Urko Arregi, Maider Arregi, Lide Arregi.
Gai-jartzailea: Unai Muniain.
Uztailak 13, larunbata
10:30. Hamaiketakoa Musika Plazan.
Ondoren, Txepelketa Alde Zaharreko tabernetan.
Amaitzeko, bazkaria Urpekoak elkartean.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu