Udako Ikastaroetako hitzaldiak sarean 2024-07-08

Bertsogintzari buruzko gogoetak Bertsoan udan zehar

Bertsogintzari buruzko gogoetak Bertsoan udan zehar
Astero hitzaldi bat zabalduko du Bertsoak, asteazkenean hasi eta irailaren lehen astera bitartean.

Bertsogintzari buruzko gogoetaldia egin zen joan de EHUn Udako Ikastaroen baitan, Bertsozale Elkartearekin lankidetzan. Gaia eta eduki nagusiak Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsolamintzan landu ziren aurrez. Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan? da gai nagusia eta bat-bateko bertsogintza garaikidearen sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzeko eta gogoetak partekatzera datorren ekimena da. Botere harremanak bertsolaritzan, gai libreko bertsogintzaren gakoak eta edukizko lanketari buruzko hainbat argibide ere landu ziren.

Bertsoa.eus-ek hitzaldi sorta eskainiko du astero bat sareratuz. Egitarauko hurrenkera berean zabalduko dira, asteazken honetan hasita.

1) Diskurtso guztiek izan behar al dute tokia plazan?
    Saioa Alkaiza Guallar | Nafarroako Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea

2) Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna
     Maider Arregi Markuleta | Bertsolaria eta DBHko irakaslea

3)  Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean
    Onintza Enbeita Maguregi | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta kazetaria

4)  Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago?
    Oihana Arana Cardenal | Bertsolaria eta idazlea

5)  Mahai ingurua: Egungo bertsogintzako diskurtsoak, zilegitasuna eta itzalak
    Karlos Aizpurua Etxarte | Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
    Saioa Alkaiza Guallar | Nafarroako Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea
    Maider Arregi Markuleta | Bertsolaria eta DBHko irakaslea
    Oihana Arana Cardenal | Bertsolaria eta idazlea
    Onintza Enbeita Maguregi | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta kazetaria

6)  Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak.
    Jexux Mari Irazu Muñoa | Bertsolaria eta kazetaria

7) Gai-jartzaile autorea
    Alaia Martin | Bertsolaria eta kazetaria
    Imanol Artola Arretxe | Gai-jartzailea eta kazetaria

8)  Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? I
    Aitor Bizkarra Ruiz | Bertsolaria eta irakaslea

9)  Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? II
    Oihana Iguaran Barandiaran | Bertsolaria eta bertsolaritzan doktoregaia

10)  Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa II
    Beñat Gaztelumendi Arandia | Bertsolaria

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri