Zaldibian, Arrazolan eta Laudion 2024-08-28

Maialen Lujanbiok hiru hitzordu berri iragarri ditu "rr(ahl)ala" emanaldiarekin irailean

Maialen Lujanbiok hiru hitzordu berri iragarri ditu  "rr(ahl)ala" emanaldiarekin irailean
Irailaren 5ean Zaldibian, 12 Arrazolan eta 29an Laudion izango dira. Bertsoa eta hitzaren bueltan ondutako hainbat gogoeta piezak osatzen dute emanaldia.

Uda aurretik hasitako bideari jarraipena emanez, Maialen Lujanbiok rr(ahl)ala emanaldi berrituko beste hiru hitzordu aurkeztu ditu irailerako. Zaldibian izango da lehena irailaren 5ean, Arrazolan ondoren irailaren 12an eta Laudion azkena 29an. Duela zenbait urte ondutako Garaiaren erradiografia mugitu bat emanaldiaren haritik doa baina pieza artistiko berriak dakartza, emanaldi bakoitzaren arabera moldatzen eta konbinatzen dituen piezak. Artearen esentzia, funtzioa eta egungo gizartearen eta munduaren zenbait ardatzen inguruko gogoeta artistikoa egiten du Lujanbio, bertso, hitz lau, mugimendu, soinu eta irudiekin jantzia eta performatua.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza