Zarautzen jokatu zen ostiralean 2024-09-09

Aitor Tatiegik irabazi du Lizardi Saria

Aitor Tatiegik irabazi du Lizardi Saria
Nahikari Gabilondo bertsolari zarauztarrak jantzi zion txapela. Bertso onenaren saria ere oñatiarrak eraman zuen. Bigarren Andoni Rekondo hernaniarra gelditu zen.

Aitor Tatiegi oñatiarrak irabazi du aurtengo Lizardi Saria eta Andoni Rekondo hernaniarra gelditu da bigarren. Ostiralean jokatu zen finala Zarautzen Modelo Aretoan. Amaia Urbietak aurkeztuta. Lan puntuagarriak eginda honela gelditu zen sailkapena, Oihana Aranguren, Unai Muniain eta Leire Beloki epaileen eskutik:

Aitor Tatiegi ------------ 266
Andoni Errekondo ------261
Andoni Mujika --------- 258,5
Libe Goenaga ----------254
Iruri Altzerreka --------242
Araitz Katarain -------- 229

Tatiegik Nahikari Gabilondo bertsolari zarauztarraren eskutik jaso zuen txapela. Lehenengo saria ez ezik, bertso onenaren saria ere oñatiarrak eraman zuen. Bukaerako agurrean Gipuzkoako Txapelketa izan zuen gogoan. «Gaur pozak hartu dit gaina/bigarren denen ordaina» bota zuen lehen puntuetan. Gero berak elkarrizketan aipatu zuenez, aurten sariketetan zazpi aldiz egokitu zaio bigarren izatea eta horren aipua egin zuen agurrean modu finean.

Ez da izan lan bikaina
zuen baimenaz, apaina
gaur pozak hartu dit gaina
bigarren denen ordaina.
Urtarrilean hasi genuen
bertso-eskolen azaña
nahiz lehiaketan bertsogintza den
oso zaila ta labaina
udazkenean hostoak gisan
erori gintezke baina
behin honezkero ikasi dugu
berriz zutitzeko aina.

Bertsoa.eus-ek txapeldunaren hitzak eta bertsoaldi hautaketa zabala eskainiko du astean zehar.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»