Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-16

Andoni Rekondo eta Amaia Iturriotz final-laurdenetara

Andoni Rekondo eta Amaia Iturriotz final-laurdenetara

Gipuzkoako Txapelketa hasi da bidea egiten. Andoni Rekondok eta Amaia Iturriotzek lortu dute final-laurdenetarako txartela Urretxun eta Lasarte-Orian irabazita. Unai Mendizabal eta Aner Euzkitze ere hurrengo fasean izango dira ezusteko handirik ezean. Datorren asteko saioekin argituko da gehixeago langa non egon daitekeen baina 465 bueltan egon daiteke.

Publiko aldetik erantzun beroa izan du hasierako asteburu honetan bai Urretxun eta bai Lasarte-Orian. 350 lagun inguru bildu ziren Urretxun eta 450 bueltan Lasarte-Orian. Datorren astean Lazkaon eta Elgoibarren izango du jarraipena.



Sailkapenak
Hona hemen lehen bi saioetako sailkapenak:

Urretxu
Andoni Rekondo Izagirre ------------------------- 496,5
Unai Mendizabal Jauregi ------------------------- 489,5
Jon Gurrutxaga Urbieta -------------------------- 451,5
Mikel Iturriotz Etxaniz ---------------------------- 450,5
Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 444,5
Antton Aizpurua Aldape ------------------------- 428,5

Lasarte-Oria
Amaia Iturriotz Etxaniz --------------------------- 490.5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ----------------- 470
Oier Etxeberria Zubimendi ------------------------ 467
Manu Goiogana Bengoetxea --------------------- 466.5
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" ------------ 460.5
Aitor Zubikarai Salegi ---------------------------- 442

Behin-behineko sailkapena
Fase honetan 42 bertsolarik kantatuko dute eta 24 sailkatuko dira final-laurdenetara. Saioetako zazpi irabazleak eta beste 17 puntuazioz.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu